SDE / ALBISTEAK

Armaginek Real Madrilen aurka galdu dute dena eman arren (2-1)

M. Rodríguezek taldea aurreratu du partidako 18. minutuan

Itzuli

10/10/2021 14:39

Emakumezkoen lehen taldeak bi eta bat galdu du Real Madrilen aurka Ligako seigarren jardunaldian.

Ana Junyenten neskek lehen zati bikaina jokatu dute, eta partidako lehen 25 minutuetan nagusi izan dira eta gol aukera ugari sortu dituzte. 


Horrela, armaginak partidako lehen gola sartu dute, 18. minutuan, Miriam Rodriguezek baloia sare barrura bidali du erremate on baten ostean. Berdinketaren gola partidako 30. minutuan iritsi da. Mollerrek buruz errematatu du Kenti Roblesen erdiraketa.


Bana markagailuan amaitu da lehen zatia. Bigarren zatian, armaginak berriro markagailuan aurreratzeko asmoz zelairatu dira. Ana Junyentenak Real Madrilen atera arriskuz hurbildu dira. Armaginak oso minutu onak jokatzen ari zirenean, etxekoen bigarrena iritsi da. Partidako 58. minutuan, Rocio Galvezek Zornozak jarritako falta bat errematatu du eta Real Madrilen bigarrena egin du. 


Armaginak azken minutura arte lehian jarraitu dute, partida berdintzeko hainbat gol aukera sortuz. Hala ere, ez dute golik sartu, eta Eibarrek partida ona jokatu duen arren, 2-1eko emaitzarekin amaitu da norgehiagoka.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 22-10-2021
Sarrerak erosi

18 URR

16:00 Ipurua

Lan saioa

Ateak itxita

19 URR

21:00 Estadio Heliodoro Rodríguez López

Partidua

Jardunaldia11 CD Tenerife - SD Eibar

20 URR

15:15 Ipurua (anexo)

Lan saioa

Ateak itxita

21 URR

17:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

22 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia12 SD Eibar - FC Cartagena

23 URR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita