Eibar Txiki
Eibar Txiki SD Eibar Fundazioaren arloa da, eta armagintzako txikienei zuzendutako proiektuak lantzen ditu. Futbolaren inguruko lehen kirol-, hezkuntza- eta gizarte-esperientziak laguntzeko pentsatutako espazioa, betiere ikuspegi formatibo, hurbil eta inklusibo batetik.
Futbol Eskola, Udako Kampusa edo Euskaren Baloia bezalako ekimenen bidez, Eibar Txikik futbolean jokatzen irakastea baino askoz gehiago bilatzen du: klubaren eta Fundazioaren balioak transmititu nahi ditu, errespetua, bizikidetza, talde-lana, berdintasuna eta kirolarekiko maitasuna sustatuz.
Arlo honen helburua haurrek arma-sentimendua barrutik bizitzea, txikitatik Eibarren parte sentitzea eta kirolaren bidez hazteko ingurune seguru eta hezitzaileaz gozatzea da.