2026eko kanpusa
SD Eibar Fundazioak 2026eko Udako Kanpusaren hamabigarren edizioa aurkeztu du: balioetan heztea, futbola eta dibertsioa, 2014 eta 2017 artean jaiotako haurrentzat (2014 eta 2015 alebinak / 2016 eta 2017 benjaminak)
Txikienek euren oporraldiaz modu ezberdinean gozatzeko aukera izango dute kanpusean, eta dibertitzeaz gain, futbolaren eta SD Eibarren balioen mundu bakarrera hurbilduko dira. Futbol entrenatzaileek osatutako profesional- talde batek gidatuko dituzte saioak.
Anexo zelaia eta Areitio Kirol Hiria
SD Eibar Fundazioaren campusak 70 plaza eskainiko ditu asteko/txanda bakoitzeko. Ipuruako Anexo Zelaia izango da egoitza nagusia astelehenetik ostiralera eta larunbatean, Aretio kirol hirian egingo da familia jardunaldia.
KANPUSAK BARNE HARTZEN DITU
- Ekipazio teknikoa (galtzak, kamiseta, galtzerdiak)
- Hamaiketakoa
- Hobekuntza-saioak
- Benetako jarduera interazaileak "Eibar Ereduarekin"
- Gure Balioak proiektuaren baliotan oinarritutako jarduera
- Tour bat Ipuruatik
* Kanpusean parte hartzeko diploma
DATAK, ORDUTEGIAK, PREZIOAK
1. astea: ekainaren 22tik (astelehena) ekainaren 27ra (larunbata)* (*) 5 eguneko prezio berezia
2. astea: ekainaren 29retik (astelehena) uztailaren 4ra (larunbata)
3. astea: uztailaren 6tik (astelehena) uztailaren 11ra (larunbata)
Ordutegia: 9:15 – 14:00 (astelehenetik larunbatera)
GUARDIAKO ZERBITZUA
9:15 - 9:30
13:45 - 14:00
|
Izen emate epea |
Prezioa |
|
1 txanda - 1. astea (izen-emate berria) |
108 € |
|
1 txanda - 1. astea (Abonatua / Futbol Eskola) |
98 € |
|
2. edo 3. asteko - txanda 1 (inskripzio berria) |
113 € |
|
2. edo 3. asteko txanda 1 (Abonatua / Futbol Eskola) |
102 € |
|
2 txanda (izen-emate berria) |
215€ |
|
2 txanda (Abonatua / Futbol Eskola) |
193 € |
|
3 txanda (izen-emate berria) |
299 € |
|
3 txanda (Abonatua / Futbol Eskola) |
308 € |
IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA
Izen-emate irekiera: Martxoaren 30retik apirilaren 1era
Izen-emateak aipatutako egunetan egin ahal izango dira. Inskrizioa egin ondoren, mezu bat agertuko da pantailan, izen-emtea behar bezala egin dela ziurtatzeko. Eskaera kopuruaren arabera plaza ziurtatuko da edo ez. Txanda bakoitzeko gehienezko plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da.
Campusean onartutakoek apirilaren 13an, astelehenean, jasoko dute baieztapena posta elektronikoz.
Ordainketa: zordunketa banku-kontuan (helbideratzea).
Informazioa: campus@sdeibar.com /943 201 831 (1. luzapena) - Arreta 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etik 19:00etara.