Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Salgai bihartik aurrera Amorebietaren aurkako partidarako sarrerak

Partida Ipuruan izango da maiatzaren 5ean, 14:00etan

Eibarrek bihar jarriko ditu salgai Amorebietaren aurkako partidarako sarrerak. Partida Ipuruan jokatuko da, maiatzaren 5ean, igandea, 14:00etan.
Salmenta zabalik dago jada Eibarreko abonatu eta jarraitzaileentzat.

Sarrerak aurrez aurre eros daitezke Orsaixanen edo online klubaren webgune ofizialean.
Sarreren prezioak
- Ekialdeko eta Mendebaldeko Harmailak: 20 €
- B aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea): 20 €
- A aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea): 25 €
- Erdialdeko aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea): 30 €
- Haurrentzako sarrera (13 urtetik beherakoak): 10 €

Eserlekuen liberazioa aktibatuta dago eta partida hasi baino 2 ordu lehenago arte egongo da zabalik, bai online, bai aurrez aurre edo telefonoz.  Salduz gero, 10 €itzuli beharko dira.
Gainera, VIP sarrerak 90 eurotan eros daitezke.