Skip to main content
EU

Abonatuak

Image

SD Eibarrek hurrengo astelehenean, abenduaren 12an, jarriko du abian 2023ko abonatuen kanpaina. Kanpaina horretan abonuen prezioak mantenduko dira eta abonatutako pertsonek hiru edo bost kuotatan zatitu ahal izango dute abonua.

Talde armaginak 6.000 abonatuko kopuru historikoa gainditzen du egun. 

 

Egutegia:

Abenduaren 12an eta 13an: 1., 2. eta 3. lerroetako abonatuentzat eserlekua aldatzeko eta abonuak berritzeko eskaera.

Abenduaren 19tik 30era: Abonuak berritzea.

Online berritzea online egin ahal izango esteka honen bidez. 

Ongarri-kategoriak:

Hobaria (+65): 65 urtetik gorakoak (1958an edo lehenago jaiotakoak)

Helduak (+23): 23 eta 64 urte bitartekoak.

Gazteak (+13): 13 eta 22 urte bitartekoak (2001 eta 2010 artean jaiotakoak)

Haurrak (-12): 2011tik aurrera jaioak.

 

Kuotak:

Image

Deskontuak:

Langabezian bazaude, 65 urte baino gehiago badituzu, desgaitasunen bat baduzu, edo gizarte-laguntzaren bat edo pentsioren bat jasotzen baduzu (erretiroa, familia ugaria, alarguntza, horfandatea, etab.), eskatu kuota hobariduna klubari, eta horretarako egiaztagiriak aurkeztu.

Hobaria jasotzeko, nahitaezkoa da urtero justifikatzea hobari-egoera – behin betiko egoeretan izan ezik – kobrantza egin baino lehen, bazkideak@sdeibar.com helbidera idatzita, edo Orsaixanen aurrez aurre.

 

Harmaila familiarra:

Eibarrek Ipuruara familian joateren aldeko apustua egin du. Horregatik, gutxienez bi pertsonako taldeek (batek Haur mailakoa izan behar du) Familia Harmailak ahalbidetzen dituen abantailak izan ditzakete.

 

Abonoaren barruan zer sartzen den

  • Gizonezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatzen dituen Ligako neurketak
  • Emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatzen dituen Ligako neurketak
  • Bigarren taldeek etxean jokatzen dituzten norgehiagoketarako sarrera doan
  • %10ko deskontua Orsaixanen lehen eta bigarren ekipazioan
  • Prezio bererziak Museoan

 

Zatikatu zure abonua

Ordaintzeko hainbat modu daude 2023rako.

Ordainketa bakarra: Ordaindu zure urteko kuota eta hartu ordainketa 2023/12/31ra arte.3 kuotatan zatitzea. Ordaindu hiru epetan (urtarrila, martxoa eta maiatza) interesik gabe. 100 €-tik gorako abonamenduetarako.5 kuotatan zatitzea. Ordaindu bost epetan (urtarriletik maiatzera) interesik gabe. 300 €-tik gorako abonamenduetarako bakarrik

Ordainketaren zatikapena aldatzeko ezinbestekoa da kobrantza data efektibo bakoitzaren aurretik eskatzea, socios@sdeibar.com helbidera idatziz edo aurrez aurre Orsaixanen.

 

Abonu-baja

Abonatu gisa baja emateko ezinbestekoa da bajaren inprimaki ofiziala betetzea. Ipuruan bertan eskuratu daiteke edo socios@sdeibar.com helbidera idatziz eskatu.

 

Abonatuei arreta emateko bulegoaren ordutegia (Orsaixan)

Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.

Ipuruan partidarik ez dagoen asteburuetan: Ostirala 9:30etatik 13:30etara.