Skip to main content
EU

SD Eibarreko udako campusak 10 urte bete ditu

Ipuruan eta Unben egingo da, hiru txandatan, ekainaren 25etik uztailaren 13ra

SD Eibar Fundazioaren udako campusak hamargarren urteurrena beteko du aurten, eta astebeteko hiru txandatan izango da, ekainaren 25etik uztailaren 13ra bitartean.

Iristen diren eskaera guztiei erantzuteko asmoz, eta iaz plaza guztiak agortutakoan haur batzuk bertaratu ezinik geratu zirenez, aurten egoitzak zabaltzea erabaki da eta, Ipuruako Anexoan ez ezik, Unbeko udal-instalazioetan ere egingo da.

Aurtengo beste berrikuntza bat campusa Debabarrena eskualdera eta inguruetara zabaltzea izango da. Horretarako, autobusen lau ibilbide jarriko dira martxan, honako ibilbide hauekin:

L1: Abadiño-Mallabia-Ermua-Eibar-Unbe/Anexoa

L2: Deba-Elgoibar-Unbe/Anexoa

L3: Azpeitia-Azkoitia-Bergara-Unbe/Anexoa

L4: Iurreta-Berriz-Unbe/Anexoa

Urtero bezala, campuseko jarduerez gain, ingurumena kontzientziatzeko jarduera bat egingo da txanda bakoitzean, AZTERTU rekin lankidetzan.

Izena apirilaren 29ko 10:00etatik apirilaren 30eko 18:00etara eman ahal izango da, eta txandak honako hauek izango dira:

1. txanda: ekainaren 25etik 29ra, 09:00etatik 13:45era

2. txanda: uztailaren 1etik 6ra, 09:00etatik 13:45era

3. txanda: uztailaren 8tik 13ra, 09:00etatik 13:45era

Inskripzioak aipatutako egunetan egin ahal izango dira. Inskripzioa egin ondoren, mezu bat agertuko da pantailan, prozesua behar bezala bete dela baieztatzeko. Eskaera kopuruaren arabera esleituko da plaza, edo ez.

Txanda bakoitzeko gehienezko plaza-kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da eskatzaileen artean. Campusean plaza bat eskatzen dutenek posta elektronikoz jasoko dute konfirmazioa astelehenean, maiatzaren 6an.

Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie TEKNIKERi campuseko babesle gisa emandako laguntzagatik eta HUMMEL , COCA-COLA, INSALUS, AZTERTU, LACTURALE eta FRUTAS ZELAIA laguntzaileei.