2024ko kanpusa
SD Eibar Fundazioak 2024ko Udako Kanpusaren hamargarren edizioa aurkeztu du: balioetan heztea, futbola, dibertsioa eta ingelesa, 2012 eta 2015 artean jaiotako haurrentzat (2012 eta 2013 alebinak / 2014 eta 2015 benjaminak)
Txikienek euren oporraldiaz modu ezberdinean gozatzeko aukera izango dute kanpusean, eta dibertitzeaz gain, futbolaren eta SD Eibarren balioen mundu bakarrera hurbilduko dira. Futbol entrenatzaileek, ingelesa irakasleek eta pedagogo batek osatutako profesional talde batek gidatuko dituzte saioak Ipuruako Anexoan.
Plaza eta egoitza gehiago
SD Eibar Fundazioaren campusak bere plazak zabaldu ditu. Astean 100 haur baino gehiago hurbildu ahal izango dira futbolera eta SD Eibarrera bi egoitzetan, Ipuruako Anexoan eta Unben.
Garraioa
Aurten SD Eibar Fundazioak garraio zerbitzua ere eskainiko du:
L1 Abadiño - Mallabia - Ermua - Unbe/Anexo
L2 Deba - Elgoibar - Unbe/Anexo
L3 Azpeitia - Azkoitia - Bergara - Unbe/Anexo
L4 Iurreta - Berriz - Unbe/Anexo
*Garraio zerbitzua ahalbidetzeko gutxienez 4 mutil/neska egon behar dira txanda eta linea bakoitzeko.
KANPUSAK BARNE HARTZEN DITU
- Ekipazio teknikoa (galtzak, kamiseta, galtzerdiak)
- Hamaiketakoa
- Entrenamendu- eta teknifikazio-saioak
- Ingurumenaren zaintzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako jarduera
- Ohitura osasungarrien eta nutrizioaren garrantziari buruzko jarduera, Lacturaleren eskutik .
DATAK, ORDUTEGIAK, PREZIOAK
1. txanda: ekainaren 25etik 29ra.
2. txanda: uztailaren 1etik 6era.
3. txanda: uztailaren 8tik 13ra.
Ordutegia: 9:00 – 14:00 (astelehenetik larunbatera)
GUARDIAKO ZERBITZUA
9:00 - 9:30
13:45 - 14:00
Izen emate epea | Prezioa |
1 txanda (izen-emate berria) | 105 € |
1 txanda (Abonatua / Futbol Eskola) | 94 € |
2 txanda (izen-emate berria) | 199 € |
2 txanda (Abonatua / Futbol Eskola) | 178 € |
3 txanda (izen-emate berria) | 294 € |
3 txanda (Abonatua / Futbol Eskola) | 264 € |
Garraio zerbitzua txanda bakoitzeko | 60 € |
Deskontuak aurreko urteetako kanpusetan parte hartu dutenentzat, Eibarreko Futbol Eskolako neska-mutilentzat, abonatuentzat eta akziodunentzat (lehen mailako seniderentzat ere bai)
IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA
Izen-emate irekiera: Apiriaren 29 eta 30a.
Ordainketa: zordunketa banku-kontuan (helbideratzea).
Izen-emateak aipatutako egunetan egin ahal izango dira. Inskrizioa egin ondoren, mezu bat agertuko da pantailan, izen-emtea behar bezala egin dela ziurtatzeko. Eskaera kopuruaren arabera plaza ziurtatuko da edo ez. Txanda bakoitzeko gehienezko plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da.
Campusean onartutakoek maiatzaren 6an, astelehenean, jasoko dute baieztapena posta elektronikoz.
Informazioa: campus@sdeibar.com/943 201 831 (1. luzapena) - Arreta A-tik O-ra, 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etik 19:00etara.