Skip to main content
EU

Eibarrek salgai jarri ditu Albaceteren aurkako partidarako sarrerak

Etxeko taldeak 100 sarrera bidali ditu 20 eurotan

Eibarrek salgai jarri ditu Albaceteren aurka jokatuko den partidarako sarrerak. Partida igandean jokatuko da 21:00etan Carlos Belmonte futbol zelaian.

Etxeko taldeak 100 sarrera bidali ditu 20 eurotan eta gaurtik ostegunerara (13:00) arte erosi ahal izango dira Orsaixanen.

Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa da kontaktuko datuek eta datu pertsonalak ematea.