EU

Futbol Eskola

SD Eibar Fundazioaren Futbola Eskola eskola bat baino gehiago da. 200 neska-mutiko baino gehiago hartzen ditu harrobiaren aurreko mailan, eta alderdi sozialari eta heziketari garrantzi handia ematen dion proiektua da, futbolaren bidez giza balioetan heztea oinarri duena. Futbol Eskolako koordinatzailea Gorka Amutxastegi da, eta harekin harremanetan jartzeko aukera egongo da helbide honetan: futboleskola@sdeibar.com. Emakumezkoen Futbol Eskolako arduraduna Alaitz Seoane da, sdeibarfemenino@sdeibar.com

ADINAK

Futbol Eskola, neskak: 2011 eta 2014 urteen artean jaiotako neskak (biak barne).

Futbol Eskola, mutilak: 2012 eta 2014 urteen artean jaiotako mutilak (biak barne).

 ENTRENAMENDU ORDUTEGIA

Entrenamendu guztiak Ipuruako Anexoan egingo dira.

Mutilak, 2012: astelehenetan, 17:15etatik 18:30era. BETETA

Mutilak, 2013: asteartetan, 17:15etatik 18:30era.BETETA

Mutilak, 2014: asteazkenetan, 17:15etatik 18:30era. BETETA

Neskak, 2011-2014: ostegunetan, 17:15etatik 18:30era. BETETA

KUOTAK

Urteko kuota 288 eurokoa izango da, 144 euroko bi hileko kuota ordainduta (2022ko Urrian eta 2023ko Otsailan).

Futbol Eskolan dagoeneko ahizparen edo nebaren bat izena emanda dutenek % 50 deskontua izango dute kuotan.

EPEAK ETA BALDINTZAK

Izena emateko epea 2022ko ekainaren 15etik irailaren 9ra artekoa izango da

Futbol Eskolan izena-emateko Eibarren erroldatuta egon behar da nahitaez, edota Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste udalerri batean.

Era berean, neska-mutikoa inskribatuta egon beharko da Gipuzkoako Multikirolan (eskola-kirola).

ONLINE MATRIKULA (IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK)