Skip to main content
EU
Fundazioa

Futbol Eskolak hasi du bere ikasturtea

Astelehenean 150 haur baino gehiagok ekin zioten urteari Ipuruako Anexoan

Futbol Eskolak hasiera emandio bere ikasturteari du eta astelehenetik Ipuruako Anexoan arituko da. Joan den astean gurasoekin bilerak egin zituzten entrenamenduen funtzionamenduari buruz eta arratsaldean lehen saioei ekin zieten. Guztira 151 haur heziko dira kirolaren bitartez denboraldi honetan .

ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIAK

Entrenamendu saio guztiak Ipuruako Anexoko zelaian izango dira.

  • Gizonezkoak, 2011n jaioak: astelehenetan, 17:15etik 18:30era.
  • Gizonezkoak, 2012an jaioak: astearteetan, 17:15etik 18:30era.
  • Gizonezkoak, 2013an jaioak: asteazkenetan, 17:15etik 18:30era.
  • Emakumezkoak, 2010-2013: ostegunetan, 17:15etik 18:30era.

PREBENTZIO-NEURRI OROKORRAK

Neurriak hartzen jarraitzen dute Covid-19aren aurrean; horregatik, edozein haurrek sintomak baditu, eskolako arduradunari jakinarazi behar dio.

Sintomak: 37º baino gehiagoko sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamenaren gutxitzea, eztarriko mina, giharretako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa, gonbitoak...

Entrenamenduak ateak itxita egingo dira, jenderik gabe.

Maskara derrigorrezkoa izango da azalpenetan, baina ez kirolean.

Haur batek maskara ez eramateko gomendioa badu, horretarako mediku-agindua aurkeztu beharko du.

Haurren bat positiboa bada, Osakidetzari jakinarazi beharko zaio.

Informazio gehiagorako hurrengo estekan