SDE / Fundazioa / Eibar Txiki / Futbol Eskola

2021-22 Denboraldia

Futbol Eskola

SD Eibar Fundazioaren Futbola Eskola eskola bat baino gehiago da. Ia 200 neska-mutiko hartzen ditu Oinarri-futbolaren aurreko mailan, eta alderdi sozialari eta heziketari garrantzi handia ematen dion proiektua da, futbolaren bidez giza balioetan heztea oinarri duena. Futbol Eskolako koordinatzailea Gorka Amutxastegi da, eta harekin harremanetan jartzeko aukera egongo da helbide honetan: futboleskola@sdeibar.com. Emakumezkoen Futbol Eskolako arduraduna Alaitz Seoane da, sdeibarfemenino@sdeibar.com

Denboraldi berriari hasiera emateko, Covid 19ren aurreko prebentzio-neurriak hartuko dira kontuan. Neurri horiek ikastaroa hasi baino lehen eguneratuko dira. 2020-2021 denboraldian, neurri hauek ezarri eta zorrotz aplikatu ziren:

  • Prestatzaile talde guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ikastaroak egin ditu, eta osasun egoera berriaren aurrean nola jardun behar duten badakite.
  • Eskolako Osasun arduradunak umeen osasun egoera aztertuko du
  • Gurasoek indarrean dagoen protokoloa onartzen dute sinatu beharko dute aldez aurretik.

COVID-19ren aurka borrokatzeko indarreran dagoen araudia  2020 -21 Denboraldian zehar.

PREBENTZIO NEURRI OROKORRAK

  • Umeren batek sintomak izango balitu, Eskolako arduradunarekin jarri beharko litzake harremanetan
    • Sintomak: 37º gaineko sukarra, hotzikarak, eztula, usaimena eta gustua galtzea, eztarriko mina, buruko mina, ahulezia, e.a. 
  • Lan saioak ateak itxita izango dira, publikorik gabe
  • Umeek etxetik jantzita etorri beharko dute, eta ezingo dituzte aldagelak erabili
  • Musukoa derrigorrezkoa izango da hitzaldi eta azalpenetan, ez ordea kirol jardunean
  • Umeren batek musukorik ez eramateko preskripzioa izango balu, medikuaren agiria ekarri beharko luke

Umeren bat positibo izango balitz, Osakidetzari deitu beharko zaio

LAN SAIOETAN

  • Taldea multzoka banatuko da, eta partaideak ez dira multzoz multzo nahastuko. Ez dute beraien arteko harremanik izango.
  • Sarreran monitoreak bere multzoa hartu eta zelaiaren gune zehatz batera eramango du..

.

ADINAK

Futbol Eskola, neskak: 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako neskak (biak barne).

Futbol Eskola, mutilak: 2011 eta 2013 urteen artean jaiotako mutilak (biak barne).

 .

 ENTRENAMENDU ORDUTEGIA

Entrenamendu guztiak Ipuruako Anexoan egingo dira.

Mutilak, 2011: astelehenetan, 17:15etatik 18:30era.

Mutilak, 2012: asteartetan, 17:15etatik 18:30era.

Mutilak, 2013: asteazkenetan, 17:15etatik 18:30era.

Neskak, 2010-2013: ostegunetan, 17:15etatik 18:30era.

.

 

KUOTAK

Urteko kuota 288 eurokoa izango da, 144 euroko bi hileko kuota ordainduta (2021ko Urrian eta 2022ko Otsailan).

Futbol Eskolan dagoeneko ahizparen edo nebaren bat izena emanda dutenek % 50 deskontua izango dute kuotan.

.

 

EPEAK ETA BALDINTZAK

Izena emateko epea 2021ko ekainaren 15etik abuztuaren 30era artekoa izango da

 Futbol Eskolan izena-emateko Eibarren erroldatuta egon behar da nahitaez, edota Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste udalerri batean.

Era berean, neska-mutikoa inskribatuta egon beharko da Gipuzkoako Multikirolan (eskola-kirola).

.

 

             KUOTAK HAUEK HARTZEN DITU BARNEAN

  • entrenatzeko arropak (galtzak, elastikoa eta galtzerdiak)
  • partidako arropak (galtzak, elastikoa eta galtzerdiak)
  • kirol-jertse bat
  • futboleko bota pare bat
  • kirol-poltsa bat

.

SDE / Futbol Eskola

INSKRIPZIO MOTA

SEXUA

JAIOTZE URTEA

ARROPA-NEURRIA

OINETAKO-NEURRIA

PRIBATUTASUN POLITIKA

ReCaptcha okerra
Bidali

SD EIBAR FUNDAZIOA

______________________________________

+34 943 201 831  (Ext 3)
fundazioa@sdeibar.eus

SDE / FUNDAZIOAREN BERRIAK
Filtroak

Filtratu
Reset
1-2 -ren 360