SDE / ALBISTEAK

SD Eibar eta genero-berdintasuna futbol profesionalean

SD Eibarrek Emakumearen Nazioarteko Egunarekin (martxoak 8) bat egiten du eta eremu guztietan genero-berdintasunarekiko duen konpromezua adierazi nahi du.

Itzuli

09/03/2015 12:43

SD Eibarrek Emakumearen Nazioarteko Egunarekin (martxoak 8) bat egiten du eta eremu guztietan genero-berdintasunarekiko duen konpromezua adierazi nahi du, "Argi daukagu emakumeen presentzia zabalagoarekin futbolak irabazi egiten duela". Horregatik, Klubak aintzat hartu nahi du urteko 365 egunetan zehar emakumeek bertan egiten duten lana: Jokalariak, sukaldariak, finantza departamentukoak, komunikazio eta marketing-ean dihardutenak eta Administrazio-kontseiluko emakumeak.

Ildo honetan, Sociedad Deportiva Eibarrek #MASmujeresMASfutbol eta #emakumeGEHIAGOfutbolGEHIAGO kanpainak aurkezten ditu, futbol profesionalean emakumeek duten rol aktiboa aldarrikatzeko asmoz. Kanpaina hauen amaieran, Emakunde eta Andretxearen kolaborazioarekin hitzaldi-mahai biribil bat gauzatuko da. Hitzaldia sona handiko emakumezko kirol-kazetari batek gidatuko du, non zenbait emakume elkarrizketatuko dituen, hala nola, jokalari ohi baten emaztea, gaur egungo jokalari bat, jokalari eta entrenatzaile den bat eta Klubean diharduen mediku bat. Futbol munduan genero-berdintasunaren eremuan eskuratu diren lorpenen inguruan eta oraindik falta direnei buruz hitz egingo da.

Emakume gehiago, futbol gehiago.

SDE / HURRENGO PARTIDA

21:00 10-10-2022
Sarrerak erosi

10 URR

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia9 SD Eibar - CD Mirandés

13 URR

19:00 Estadio Can Misses – Power Electronics

Partidua

Jardunaldia10 UD Ibiza - SD Eibar

17 URR

21:00 El Molinón-Enrique Castro "Quini"

Partidua

Jardunaldia11 Real Sporting - SD Eibar

23 URR

18:30 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia12 SD Eibar - Albacete BP

30 URR

La Rosaleda

Partidua

Jardunaldia13 Málaga CF - SD Eibar

02 AZ

Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia14 SD Eibar - CD Lugo