SDE / ALBISTEAK

Sara Navarro: " Ilusio handiz eta partida oso garrantzitsua dela jakinez goaz Huelvara"

"Taldea oso ondo dago, lehiatzeko eta aurkariari gauzak zailak jartzeko irrikitan gaude" esan du jokalari armaginak

Itzuli

19/11/2020 18:10

Sara Navarrok prentsaurrekoa eman du Sporting de Huelvaren aurkako partidaren atarian. Talde armaginak ezin izan ditu Sevilla FC eta FC Barcelonaren aurka jokatu beharreko neurketak lehiatu COVID-19 dela-eta, eta jokalariak gogoz daude.

Jokalari armagina lehiaketara bueltatzeko irrikitan azaldu da. "Konfinamendua ez da erraza izan taldearentzako baina guk lehiaketara bueltatzeko gogo handia daukagu. Taldea oso ondo dago. Lehiatzeko eta aurkariari gauzak zailak jartzeko irrikitan gaude".

‘Aurkariarekiko desabantaila puntu bat badugu orain, eurek ez dute geldialdirik izan, eta guk zoritxarrez bai’, aitortu du. Hala ere, jokalari armaginak dioen bezala ‘"aldeak ondo egin du lan eta orain, denak elkarrekin entrenatzeko aukera dugunez, ziur naiz partidari konfinatuak egon izan ez bagina bezala aurre egingo diogula, ilusio handiz eta partida oso garrantzitsua dela jakinda".

Jokalari armaginak bertatik bertara ezagutzen du aurkaria, Sporting de Huelvan jokatu baitzituen hilabete batzuk. "Joan den denboraldiarekin alderatuta aldaketa ugari egin dituzten arren, jokalari beterana asko dituzte, lehen mailan esperientzia handia dutenak. Gainera defentsan ondo moldatzen dira eta azkarrak dira", esan du Navarrok.

"Huelvatik hiru punturekin bueltatzeak, konfiantza handia emango liguke hurrengo partidei begira. Abenduan neurketa zuzenak ditugu eta oso garrantzitsua da konfiantzarekin iristea. Dena eman behar dugu neurketa honetan", aitortu du.

SDE / Agenda

03 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

04 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

05 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

06 ABE

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 ABE

21:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia12 SD Eibar - Valencia CF

Agenda ikusi