SDE / ALBISTEAK

Igandean Xixongo Sportingen aurka jokatuko den partidari buruzko informazioa

Eskaera egin duten abonatu guztiek Ipuruara joateko aukera izango dute

Itzuli

13/09/2021 12:34

Guztira 1.650 abonatuk eman dute izena Eibarrek datorren igandean Ipuruan Xixongo Sportingen aurka jokatuko duen seigarren jardunaldiko norgehiagokarako (18:15). 1.150  pertsonak online egin dute eskaera EFC bidez. Gainerako 500 pertsonek aurrez aurre. Eskaera egin duten bazkide guztiek Ipuruara joateko aukera izango dute.

Aurrez aurre izena eman dutenek gaur bertan jasoko dute baieztatze deia eta sarrerak astelehenetik ostiralera erosi ahal izango dituzte bazkidearen arreta bulegoan, hurrengo ordutegian: 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara. Izena online eman zutenek ere jakinarazpena jasoko dute email bidez gaurtik aurrera.

Ostegunean, irailaren 16, salgai jarriko dira gainerakoak aldez aurretik izena eman ez duten abonatuentzako. Bazkide bakoitzak sarrera bat erosi ahal izango du, aurrez aurre edo online. Bi aukeretan erosteko epea irailaren 17an, ostiralean, amaituko da, arratsaldeko 19:00etan.

Partida egunean ez da sarrerarik salduko, indarrean dagoen araudiaren arabera.

22 IR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

23 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

24 IR

11:00 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

25 IR

18:15 Instalaciones de Lezama Campo 2

Partidua

Jardunaldia7 SD Amorebieta - SD Eibar

26 IR

10:30 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

03 URR

14:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia8 SD Eibar - UD Ibiza