SDE / ALBISTEAK

Eibarrek "Denok batera" leloa jantziko du elastikoaren aurrean zaleen omenez

Jon Ander Ulazia klubeko kontseilari ordezkariak adierazi duenez, "Denok bat eginda lortuko dugu salbazioaren helburua"

Itzuli

10/03/2021 13:45

Eibarrek "Denok batera" leloa jantziko du lehen taldearen elastikoan, zaleen omenez eta "Denok bat eginda lortuko dugulako salbazioaren helburua", Jon Ander Ulaziak adierazi duenez.

Klubeko kontseilari delegatuak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, zaleak "une honetan behar dugun euskarria izaten ari dira, sinisten eta konfiantza izaten jarraitzeko eta gure indar guztiekin helburuaren bila joateko".

Kazetarien aurrean egindako agerraldian, Ulaziak Avia babeslearekin zuen harreman komertzialaren amaieraren berri eman du, orain arte elastikoaren aurrealdean agertzen zena.

"Bi aldeen artean hartutako erabakia, denboraldi amaieran aurreikusita zegoen ziklo aldaketa baten ondorioa da. Bi aldeek aurrea hartzea erabaki dugu. Eibarretik Eserguiri eta Avia markari eskerrak eman nahi dizkiogu, eta zorterik onena opa nahi diegu etorkizunean".

Ulaziak gogorarazi duenez, duela urtebete, 2020ko martxoaren 10ean, LaLigak eta CSDk arratsalde horretan Realaren aurka jokatu behar zen partida, aurreko data batetik atzeratua, ateak itxita jokatuko zela jakinarazi zioten Eibarri, osasun krisiaren ondorioz.

"Ezin genuen imajinatu, urtebete geroago, zaleak estadioetara itzuli ezin gabe jarraituko zutenik., Klub guztiak sufritzen ari gara egoera hau".

"Denboraldi honetan partida bakarra irabazi dugu gure gotorlekuan. Gure zaleen falta sumatzen ari gara. Taldeak eta klubak behar ditugu eta haiek ere behar gaituzte eta faltan botatzen gaituzte. Elkar aurkitu behar dugu lehenbailehen. Osasun-egoerak uzten duenean, Ipuruan elkartu behar dugu berriro".

Ulaziak harrotasunez nabarmendu du, "Azken asteetan gure zaleen aldetik jasotzen ari garen erantzuna". "Beste batzuk ahuldu edo zalantzan jar daitezke, baina gure zaleen aho bateko erantzuna, sare sozialetan eta mezu pribatuetan adierazitakoa, babes osokoa izaten ari da".

"Bizitzen ari garen kirol-egoera, seguruenik azken 5-6 urteetako larriena da. Baina gure zaleengandik jasotzen ari garen erantzuna goraipagarria izaten ari da, babes, itxaropen eta animozko mezuekin. Egoera irauli eta Lehen Mailan mantentzeko helburua lortuko dugula adieraziten digute".

"Iristen ari zaizkigun mezu guztiak 'denok batera lortuko dugu' batekin amaitzen dira. Hori dela eta, kamisetaren aurrealdean jarriko dugun leloa gure zaleak erabiltzen ari direna da. Gure zaleei egindako omenaldi bat da, gure zaleekin batera egiten dugun gerra-oihu bat, eta helburua lortzen eta Lehen Mailako zortzigarren denboraldira iristen lagunduko digun leloa. Denok batera indartsuagoak gara, hori da talde honen indargune nagusia".

"Aviarekin akordioa amaitzen dugun honetan, zaleak omentzeko aprobetxatu nahi dugu. Urtebete daramate Ipuruan egon gabe, eta, hala eta guztiz ere, babesa ematen digute eta azkeneraino animatzen gaituzte".

Jon Ander Ulaziak azpimarratu du "konfiantza osoa" dagoela teknikariengan, jokalariengan eta kirol zuzendaritzan, taldearen egungo egoera iraultzeko.

SDE / Agenda

06 MAI

10:45 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

07 MAI

10:45 Ipurua

Lan saioa

Gimnasioa

08 MAI

10:45 Atxabalpe

Lan saioa

Ateak itxita

09 MAI

14:00 Coliseum Alfonso Pérez

Partidua

Jardunaldia35 Getafe CF - SD Eibar

13 MAI

20:00 Municipal de Ipurua

Partidua

Jardunaldia36 SD Eibar - Real Betis

Agenda ikusi