Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Zaragozak Lapetra Memoriala irabaztea lortu du penaltietan

Armaginek 2-0eko abantaila altxatu zuten bigarren zatian eta penalti bat huts egin zuten.

Real Zaragoza taldeak Zaragoza Hiria - Carlos Lapetra Memorialaren XLVI Trofeoa irabazi du SD Eibar taldearen aurka penalti puntutik erabakitako jaurtiketa-multzoan garaitu ostean (6-5), partida binako berdinketarekin amaitu ondoren.

Zaragozaren garaipenean erabakigarriak izan dira armagin izandako hiru jokalari, hain zuzen, Angel eta Manu Lanzarote, golaren egileak, eta Xabi Irureta, partidan zehar penalti bat gelditu eta penalti-jaurtiketa erabakigarrian egindako geldiketari esker.

Aragoikoak hobeto aritu ziren lehen zatian eta Eibar taldeak atzealdean egindako huts bat baliatu zuten markagailuan aurre hartzeko Angelen eskutik, defentsari bizkarra hartu eta jaurtiketa luze batekin Joel atezaina gainditu baitzuen behetik. 21. minutuan zen.

Lau minutu beranduago, Gonzalo Escalantek Caniri egindako penaltian ez zuen barkatu Manu Lanzarotek.

Atsedenaldiaren aurretik Eibarrek aldea murrizteko aukera izan zuen, baina partida osoan bizitasun handia erakutsi zuen Iker Amorrortu gaztearen jaurtiketa langara joan zen.

Bigarren taldean Eibarrek jokoa hobetu zuen eta sutsuago eta erabakigarriago aritu zen. 56. minutuan, Asier Etxaburuk eskuinetik ateratako korner bat sareratu zuen Mauro Dos Santosek, Iruretaren irteerari aurrea hartuz.

Eibarrek erasoan jarraitu zuen eta 63. minutuan Sergi Enrichek penaltia behartu zuen. Iruretak ordea Florian Lejeunek jaurtitako baloiaren norabidea asmatu eta jaurtiketa geratu zuen.

Jose Luis Mendilibarrenak nagusi ziren partidan eta horren ondorioz berdinketa iritsi zen Takashi Inuik egindako bakarkako jokaldi batean, izan ere, ezkerretik baloia aurrera eraman eta areaz kanpotik eskuinkada jaurti zuen. Iruretak ezin izan zuen ezer egin,

Partida binako berdinketarekin (2-2) amaituta, penaltien txanda iritsi zen. Zaragozak jaurtitako sei penaltiak sareratu zituen eta Inuik jaurtitako seigarrena Irureta atezainak gelditu zuen bere taldeari garaipena emanez.

Golak: 1-0, 21. min.: Angel. 2-0, 25. min.: Manu Lanzarote (pen.). 2-1, 56. min.: Dos Santos. 2-2, 72. min.: Inui.

Penalti jaurtiketak: Zaragoza taldean Javi Ros, Fran Casado, Buenacasa, Wilk eta Rico izan ziren golegile. Eibar taldean Escalante, Ruben Peña, Junca, Lejeune eta Etxaburu izan ziren golegile eta Inuik huts egin zuen.

Hamaikakoak:

Real Zaragoza: Irureta; Cabrera, Erik Moran, Cani, Angel, Manu Lanzarote, Isaac, Xumetra, Zapater, Rico eta Popa. Honakoek ere jokatu zuten: Fran, Casado, Wilk, Javi Ros, Barrera, Pombo, Buenacasa eta Zelaya.

SD Eibar: Yoel; Elgezabal, Lejeune, Dos Santos, Junca; Ruben Peña, Escalante, Etxaburu, Inui; Amorrortu eta Sergi Enrich (Josuee, 70. min.).