Skip to main content
EU
Fundazioa

Zabaldu da Futbol Taldeen Kudeaketa Teknikoan Aditua Ikastaroan izena emateko epea

Ikastaroa SD Eibar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dute eta Ipuruan emango da berriro, 2016ko urria eta 2017ko maiatza bitartean

SD Eibar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen (SHEE) bitartez antolatutako Futbol Taldeen Kudeaketa Teknikoan Aditua ikastaroak izandako arrakastaren ondotik, bigarren edizioa berresten da.

Ipurua Estadioko Prestakuntza Zentroan ematen den Ikastaroa erreferente bakarra da Ligan; izan ere, ez dago Lehen Mailako estadio baten barnean oso-osorik garatzen den beste unibertsitate-prestakuntza ikastarorik.

Ikastaroaren lehen promozioa Vicente del Bosquek inauguratu zuen eta 25 ikasle graduatu ziren. Lehen esperientzia on hark bultzatuta bigarren edizioa egituratu da. Bigarren edizio honetan izena emateko epea ireki berri da hurrengo estekan: https://www.sdeibar.com/eu/fundazioa/heziketa.

Ikasturte honetan karga akademikoa areagotu egingo da. Horrela, sei moduluren ordez, zortzi emango dira, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan. Guztira 65 irakastordu izango dira. Lehen Mailako euskal futbol klubetako (SD Eibar, Athletic Club edo Real Sociedad) lehen mailako profesionalak, kirol heziketan adituak diren unibertsitateko irakasle entzutetsuak eta nazioartean ospetsuak diren kirol arloko beste zenbait profesional (medikuak, ekonomialariak, kazetariak, abokatuak, nutrizionistak edo fisioterapeutak) izango dira edizio hau emango dutenak. Hona hemen moduluak:

1 Entrenamendua, Prestakuntza Fisikoa

2 Kirol Zuzendaritza, Oinarri-futbola, Berregokitzea

3 Match Analysis, Talentua hautematea

4 Kirol Medikuntza, Fisioterapia

5 Kirol Elikadura

6 Coaching, Psikologia, Merkataritza eta Proiektuen Kudeaketa

7 Management, Finantzak, Marketin eta Komunikazioa

8 Kirol Zuzendaritza eta Legezkotasuna

Ikastaroa kudeaketa eta futbol arloko espezializazio esklusibo batekin beren prestakuntza-mailan aurrerapauso bat eman nahi duten pertsonei bideratuta dago, baina baita klub txikietatik datozen futbolaren esparruko profesionalentzat ere (kirol zuzendariak, Oinarri-futboleko koordinatzaileak edo kudeatzaileak), dituzten ezagutzak eguneratu ditzaten.  SD Eibar Fundazioak Unibertsitatearekin duen hitzarmenari esker, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikasleek 2 unibertsitate-kreditu baliozkotu ditzakete.

Ikastaro osoaren prezioa 399 eurokoa da. Aukera dago 3 modulutan matrikulatzeko 270 euro ordainduz, edo modulu bakarrean 99 euroko prezioarekin. Informazio guztia, gaiak eta irakasleen zerrenda https://www.sdeibar.com/eu/fundazioa/heziketa helbidean ikus daitezke.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA