Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Yoelen lesio larria eskuineko belaunean

6 hilabetetan baja izango da triada daukalako

Yoel Rodriguez SD Eibarreko atezainak lesioa izan du mendian entrenatzen zen bitartean, entrenamenduen itzulera prestatzen ari zela, eta gutxienez 6 hilabetetan baja izango da eskuin belaunean triada jasan ostean.

Yoelek aurreko lotailu gurutzatua, barruko meniskoa eta hegaleko barneko lokailua hautsi ditu, eta ebakuntza egin beharko diote.

Ezbeharra larunbatean gertatu zen Pontevedrako mendi batean entrenatzen ari zela, Eibarren entrenamenduetara itzulera bere kabuz prestatzen zegoenean.

Atezain armagina Mikel Sanchez medikuaren kontsultara joan beharko da Gasteizen, eta honek egingo dio ebakuntza ahal bezain laster.

SD Eibarrek animoak bidaltzen dizkio Yoeli, ondo sendatu dadila eta ahalik eta denbora gutxienean.

Klubeko Kirol-Zuzendaritza lanean ari da denbora luzez kanpoan izango den Yoelen baja betetzeko.

IMQ-k eskainitako informazioa, SD Eibarren Mediku Aseguru-Etxe Ofiziala.