Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Yoel Eibarreko jokalaria izango da 2019ra arte

Eibarrek Valentziako jokalari ohiarekiko zuen erosketa aukera gauzatu du

Yoel Rodriguez atezaina SD Eibarren jokalaria izango da 2019ko ekainera arte, Klubak aurtengo denboraldian Valentziatik utzita jokatu duen jokalariarekiko zuen erosketa aukera gauzatu ostean.

Yoel Rodriguez (Vigo, 1988) joan den denboraldian iritsi zen Eibarrera Valentziatik utzita. Bere lehen denboraldian 30 partidu jokatu ditu armagin moduan (Ligako 25 eta Errege Kopako 5).

Atezainak igandean Camp Nouen egindako partidu handiak oihartzuna eduki du, izan ere, gelditu izugarriak egin zituen eta Leo Messiri penaltia geratu zion.