Skip to main content
EU
Kluba

Villarrealen aurkako neurketan Ipuruara garaiz joatea eskatzen du Klubak

Hurrengo igandean, hilaren 6an, Villarrealen aurkako neurketarari begira Eibarrek bere abonatuei Ipuruara denborarekin joan daitezen eskatzen die. Izan ere, Mendebaldeko Harmaileko lanak direla-eta beste eserleku batzuetan kokatu behar izan diren abonatuen karnetekin hainbat arazo sortu daitezke, eta ondorioz futbol zelaira sartzeko ilara txikiak sortu daitezke. 

Era berean, birkokatuak izan diren abonatuei beraien karnet berrien bila pasa daitezen dei egiten die Klubak, Ipuruako bulegoetan, ohiko ordutegian. Horrez gain, partidu egunean bertan goizeko 10:00tan irekiko dira bulegoak. 

Lanak direla eta beraien abonoa galdu duten erabiltzaileei gogoraratzen zaie 5€tan sarrera bana erosteko aukera dutela hurrengo estekan

Ohiko sarrera arruntak erosteko aukera ere egon badago, hemen.