Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Villarreal - Eibar neurketarako sarrerak salgai daude

15€ko prezioa dute eta hilaren 29ra arte egongo dira salgai

SD Eibarrek La Ceramica futbol zelaian Villarrealen aurka jokatu beharreko neurketarako sarrerak salgai daude jada. Urriaren 1ean, igandean, arratsaldeko 18:30tan hasita, izango da norgehiagoka.

Ipuruako bulegoetan erosi daitezke sarrerak, gaurtik aurrera, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian, eta hilaren 29ko 13:00 arte. 15€ko prezioa dute, eta bisitarien harmailarako dira, 25.atetik sartuta.