Skip to main content
EU
Kluba

Viajes Premierren Celta de Vigo-SD Eibar partidua ikusteko autobus desplazamendua antolatu du

Bidaia autobusean egingo da eta hotelean lau gau diru barne

Viajer Premier SD Eibarren Bidai-Agentzia Ofizialak Vigora desplazamendua antolatu du apirilaren 9an lehen taldeak Balaidosera egingo duen bisita dela-eta.

Ostiraletik asteartera egingo den bidaiak, Vigoko hiru izarreko hotel batean gosari eta bazkariko erregimenarekin lau gaueko egonaldia, Baiona eta inguruetara irteera apirilaren 10ean eta bidai-asegurua diru barne. Prezioa pertsonako 205 eurokoa da. Viajes Premierrek partidurako sarrera ziurtatzen die bidaian izena ematen dutenei eta honen kostua ez dago prezioan sartuta.

Izena emateko epea ostiral honetan amaitzen da, martxoaren 31a, eta irteera ziurtatzeko 30 lagunek eman beharko dute izena. Apuntatu nahi dutenak Viajes Premierrek Eibarren duen bulegora (San Agustin kalea, 2-3, E lokala) joan beharko dira 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.

Irteera apirilaren 7an egingo da, 8:00etan, Eibarretik; eta itzulera asteartean izango da, apirilaren 11an, Eibarrera 19:30ak aldera iritsiz.

Ohikoa den bezala eta Ligak ezarritako araudiaren ondorioz, sarrerak erosi ahal izateko izena ematen dutenen izena, bi abizen eta NAN zenbakia eman beharko da.