Skip to main content
EU
Kluba

Urtarrilaren 19an hasiko da FC Barcelonaren aurkako partidurako sarreren salmenta

Sarrerek 90€ (Tribuna Nagusian eta Ipar Tribunan) eta 65€-ko (ate atzean) prezioa izango dute

SD Eibarrek ostegun honetan, urtarrilak 19, jarriko ditu FC Barcelonaren aurka Ipuruan jokatuko duen partidurako sarrerak salgai. Sarrerek 90€ (Tribuna Nagusian eta Ipar Tribunan) eta 65€-eko (Ekialdeko eta Mendebaldeko Tribunetan) prezioa izango dute.

Sarrerak ostegunean eskuratu ahal izango dira Ipuruako 1B LEHIATILAN 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta baita interneten ere webgune honetan: https://www.sdeibar.com/entradas

Bestetik, SD Eibarrek gogorarazten du urtarrilaren 13an kargatu zela Klubaren Egun Erdiaren kuota (30€ helduek eta 15€ umeek). Beraz, bihar (asteartea) eta etzi (asteazkena) artean gauzatuko da.

Aipatutako neurketarako, abonatuak euren txartelarekin sartu ahal izango dira zelaira inongo sarrerarik eskuratu behar gabe.