Skip to main content
EU
Kluba

Eguzki argian izango duen eraginari buruzko azterketak Iparraldeko Harmaila Berriak Indalecio Ojanguren kalearen gain eragingo duen itzal erasan minimoa baieztatzen du.

Hainbat teknikarik, hauen artean ingeniari eta arkitektoak, eginiko azterketa, datu eta kalkulu astronomikoetan oinarritutakoa, Iparraldeko Harmaila Berriak Indalecio Ojanguren kalearen gain eragingo duen itzal erasan minimoa berresten du.

Datu objektibo hauek tribuna berriak izango duen neurrian oinarritu dira, tribuna gehigarria, mecano tubo izenez ezaguna, baino baxuagoa eta irtengune gutxiago izango duena.

Eguzkiaren bi momentutan oinarrituta, 12:00etan eta 17:00etan, urteko hainbat egunetan (martxoaren 21a, uztailaren 21a, irailaren 21a eta abenduaren 21a) azterketak eraikuntza berriak izango lukeen itzal eragina kalea eta parkearen gain.

Lurrari dagokionez eguzkiaren lekualdaketaren behaketa urteko hainbat momentutan egin ondoren gaur eguneko harmailak eta harmaila berriak sortuko lukeen itzal ezberdintasuna zentimetro batzuetako dela ondorioztatu da eta kasu gutxi batzuetan parke hasieraren muga gaindituko luke.

Iparraldeko harmaila berriak 12:00etan sortutako itzalak ez luke gaindituko, abenduan izan ezik, Ipuruako dorreetatik hurbilen dagoen espaloia, hau da, itzala ez da bi dorreen artean kokatutako parkera iritsiko.

17:00etako eguzki argiaren kasuan, harrigarria da Indalecio Ojanguren kalearen aisialdi zonaldearen gain  gehien eragiten duen itzalak Ipuruako mendebaldeko dorreak sortzen duena dela jakitea, ostera gaur eguneko harmaila eta harmaila berriak sortuko lukeen itzalak ez luke parkearen gain eragingo zentimetro eskas batzuk lekualdatuko litzatekelako.

Azterketa honekin Sociedad Deportiva Eibar-ek, Ipuruako dorreetako zenbait auzotarrek harmaila berriak sortaraziko duen itzalari buruzko argudioak deuseztatu nahi ditu.

Klubak Iparraldeko Harmailari dagokion proposamen proiektua mantenduko du, zerbitzu berriz hornituko lukeen ekipamenduaz gain, kalearen estetika hobetuko luke eta baita auzunea berpiztu ere. Klubak mahaigaineratu duen proiektuarekin gaur eguneko harresia desagertu, eta honen ordez, auzokoek eta Eibar-ko zaletuek espazio sozial eta hezitzaileak izango dituen kaleaz gozatzeko aukera izango dute.