Skip to main content
EU
Fundazioa

Udako kanpuseko plazak agortu dira

SD Eibar Fundazioak antolatutako Udako Campusean izena emateko plazak agortuta daude. Hiru aste eskasetan izen-emateen mugara iritsi da, izan ere, denboraldi honetako egoera sanitarioa plaza kopuruak murriztu ditu.

Campusaren zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, pandemiaren ondorioz aurreko denboraldian bertan behera geratu ostean.

9 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako campusa ekainaren 28an hasiko da. 3 astez egingo da, txandaka, 9: 00etatik 14: 00etara, astelehenetik larunbatera, eta haur bakoitzeko txanda bat baino gehiago aukeratu ahal izango da.