Skip to main content
EU
Kluba

Thaylor Lubanzadiok Real Unionen utzita jokatuko du denboraldia amaitu arte

Eibarko jokalaria UD Logroñesen utzita aritu da orain arte

Thaylor Lubanzadiok, SD Eibarreko jokalari fidelizatuak, Irungo Real Unionen kamiseta defendatuko du denboraldi amaierara arte, bertara utzita joan delako.

Thaylor (Bilbo, 1994) UD Logroñesen utzita aritu da denboraldi hasieratik, baina kontratu hori desegin eta Bigarren B Mailako Irungo taldean ibiliko da hemendik aurrera.

Joan den denboraldian, aurrelari bilbotarrak CD Vitorian jokatu zuen (Eibarren bigarren taldean) eta, lehen taldeko hainbat deialditan egoteaz gain, lagunarteko batzuk ere jokatu zituen.