Skip to main content
EU
Kluba

Taldekako kiroletan harrobiko lanaren inguruko jardunaldia hartuko du Ipuruak

SD Eibar Fundazioak, Euskadiko Kirol Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute

Ipuruako Iparraldeko tribunak Taldekako kiroletan harrobiko lanaren inguruko jardunaldia hartuko du bihar, ekainak 10, SD Eibar Fundazioak, Euskadiko Kirol Eskolak eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta.

 ‘Harrobiko lana taldekako kiroletan: Akademien eredua’ izenburua dauka jardunaldiak eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Zuzendariak inauguratuko du.

Jardunaldi honekin harrobiko eredu ezberdinen artean gogoeta egitea da asmoa eta, horretarako, klub profesional eta ez profesionalei buruzko bi saio egingo dira, maila profesionalean eta zaletu mailan Euskadiko kirol errealitatean egonkortuta dauden eredu bikainen ikuspegia emateko.

9:00 eta 18:00ak aldean gauzatuko da ekimena eta kirol-kluben eta euren harrobiko taldeen zuzendari eta koordinatzaileei; teknikari, entrenatzaile eta prestatzaile fisikoei; eta Kirol eta Jarduera Fisikoko ikasleei dago zuzenduta.

SD Eibar (Fran Garagarzarekin), Baskonia-Alaves (Igor Jukicekin), FC Barcelona (Antonio Gomezekin) edota Badalonako Juventuten (Dani Morenorekin) harrobiko ereduen arrakastak aurkeztuko dira, besteak beste, jardunaldian zehar.

Julio Calleja EHUko Kirol eta Hezkuntza Fisikoko Saileko Irakasleak aurkeztuko du lehen irekitze-saioa, eta hainbat euskal talderen ordezkariek hartuko dute parte bertan: saskibaloiko Gernika, belar-hockeyko Real Club de Jolaseta, eskubaloiko Zarautz, futboleko Añorga KKE, Hernani Club Errugbi Taldea edota Easo Saskibaloi Taldea.