Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Taldea Kössenen da jada

Taldea Abuztuaren 31ra arte egongo da Austrian

SD Eibar Kössenen da jada, eta dagoeneko eman dio hasiera Austrian egingo duen egonaldira. Lau neurketa jokatuko ditu taldeak egun hauetan.

Loiuko aeroportutik Munichera abiatu dira goizean goiz, eta ondoren autobusean Kösseneko hoteleraino. Bazkaldu eta atsedena hartu eta gero taldeak lan saio laburra egin du hotelaren alboan dauden futbol zelaietan.


Bihar beste lan saio bat burutuko du taldeak, larunbatean Watforden aurka Kufsteinen (16:00tan) jokatu beharreko neurketaren aurretik. Igandean, aldiz, Leeds United izango du aurkari talde armaginak.

Mendilibarrek 27 jokalari ekarri ditu Austriara; lehen taldeko Riesgo, Dmitrovic, Gálvez, Ramis, Capa, Calavera, Paulo Oliveira, Jose Angel, Arbilla, Juncá, Alejo, Rivera, Escalante, Inui, Dani García, Bebé, Peña, Fran Rico, Pedro León, Jordán, Enrich, Kike García, Charles eta Nano, eta harrobiko Areitio, Elgezabal eta Sarriegi.