Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Sergio Alvarezek beste bi denboraldi egingo ditu Eibarren

Sergio Alvarezek SD Eibarreko jokalari izaten jarraituko du beste bi denboralditan, 2024ko ekainera arte, kontratua berritzeko akordioa lortu ondoren.

Avileseko erdilaria 18/19 denboraldian iritsi zen talde armaginera, eta hurrengoa bere bosgarren denboraldia izango da klubean. Eibarko elastikoarekin 106 partida ofizial jokatu ditu 7.328 minututan, eta gol bat sartu eta bi asistentzia eman ditu. Azken denboraldi honetan fijoa izan da Gaizka Garitanoren hamaikakoan, 35 partida jokatuz (32 ligakoak, 2 play offekoak eta Kopako bat).
Asturiarrak 30 partida jokatu zituen 21/20an, 20/19an eta 21 19/18an, eta egun gizonezkoen lehen taldeko kapitainetako bat da.