Skip to main content
EU
Kluba

Prentsa akreditazioen epea zabaltzen da

Komunikazio departamentuak informarazten du bihartik, abuztuaren 7a osteguna, aurrera 2014-2015 denboraldi osorako prentsa akreditazioak eskatzeko epea zabalik geldituko dela.

Komunikabide interesatu guztiek euren akreditazioak eskatu ahal izango dituzte abuztuaren 20a baino lehen, hurrengo helbide elektronikoan, comunicacion@sdeibar.com akreditatua izango den pertsonaren datuak barneratuz (Izena, abizenak, NAN-a eta zein komunikabiderentzako egiten duen lan).

Akreditazio hau baliagarria izango da 2014-2015 denboraldirako, hala ere, komunikabideek horrela eskatzen dutenean departamentuak partidu jakin batzuetarako bakarrik baliagarriak diren akreditazioak igorriko ditu.

Akreditazio hauek komunikabideentzako egokitutako estadioko hainbat guneetara sarbidea emango dute, beharren eta komunikabide motaren araberakoak izanik.