Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarren Udako Kanpusean izena emateko epea zabalduta

Ekainaren 23era arte eman ahal izango da izena

Azken egunotan interesa aurkeztu duten pertsona guztiei tokia egiteko asmoz, ekainaren 26an hasiko den Udako Kanpusean izena emateko epea ekainaren 23ra arte zabaltzea erabaki du SD Eibar Fundazioak.

Bere laugarren edizioan, balioen hezkuntzarako tokia izango da Kanpusa, baina baita futbola, gozamena eta ingelera ikasteko, eta 2003 eta 2008 urteen artean jaiotako umeentzako zuzenduta dago.

Bere oporrak modu ezberdinean gozatzeko aukera izango dute Kanpusean txikienek, non gozatzeaz gain, SD Eibarren balioetara iritsiko diren.

Aurreko edizioetan bezala, Kanpusera hurbilduko diren umeak profesional onenez inguratuta egongo dira. Futboleko entrenatzaile profesionalen eta ingelerazko irakaslearen eskutik, SD Eibarrek Ipuruan dituen instalakuntzez gozatzeko aukera izango dute euskara eta ingeleran murgiltzeko giro paregabean.

Aurtengo edizioan, nobedade bezala, SD Eibar Fundazioak garraioaren aukera luzatzen die Kanpusera joan nahi duten Debabarrenako, Debagoienako, Durangaldeko, Ondarroako, eta Azpeitia edota Azkoitiako umeei. Gainera, hainbat txandatan parte hartzen dutenek hainbat deskontu jaso ahal dituzte.

Laugarren edizio honetan Udako Kanpusak IK4 – TEKNIKER-en ohiko babesa jasoko du. Mekatronikan, fabrikazio-teknologian eta mikro-teknologian espezializatutako teknologia- eta ikerkuntza-gunea da IK4 – TEKNIKER.

SD Eibarren Udako Kanpuseko laugarren edizioaren inguruan informazio gehiago jasotzeko, esteka honetan sakatu:  www.sdeibar.com/campus