Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarren Lagunarte Ofizialen jarduera bizia

Klubak 34 Lagunarte Ofizial ditu eta Lagunarteen Nazioarteko Federakuntza bat

LaLiga-ren amaieran Lagunarte armaginek euren agenda eta programa bizitu dituzte euren taldea animatzeko.

Joan den astelehenean, Athletic Cluben aurkako derbian, Eskozia La Brava lagunartean 2016-17 denboraldiko Jokalari Onenaren Saria eman zion Ander Capari, orain dela urte askotatik zelaian eskaintzen duen saria presidentearekin bat eta lagunartea jokalari armaginei hurbiltzea bilatzen duena.

Aste honetan taldeak jokatuko dituen partiduen erritmora mugituko da lagunarteen agenda. Horrela, bihar Deportivo Alaves eta SD Eibarrek jokatuko duten derbiaren harira, Lagunarteen Nazioarteko Federazioak Alavesen zaletu eta lagunarteekin senidetze-ekintza antolatu du 17:00etan ‘Toloño’-n, Eibar Vitoria-Gasteiz Lagunarte Ofizialaren egoitzan. Honen ostean, Gasteizko eskultura begetalean argazkia egingo da, Andra Maria Zuriaren plazan, gero Mendizorrotzan jokatuko den partidua ikustera joateko.

Biharko partiduari begira, Lagunarteen Nazioarteko Federazioak klubaren laguntza izango du, euren lagunarteko kideentzat doako 54 bus eserleku jarriko dituztelako eskuragai.

Lagunarteen ekintzen programak astebururaino jarraituko du, izan ere, igandean Lagunarteen Nazioarteko Federazioak Leganesen Lagunarteen Federazioa jasoko du senidetze-ekitaldian eta, ohikoa denez, klubaren armarria duen eskopeta baten kulata eta beste hainbat opari eskainiko dizkio.