Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarren Gabonetako Kanpusa martxan da

9 eta 14 urte arteko neska-mutilek modu desberdinean bizi dituzte Gabonak gaurtik aurrera

Izena eman duten umeek SD Eibarren Gabonetako Kanpusean hartzen dute parte gaurtik aurrera, Gabonak modu ezberdinean biziz.

Kable eta hoditeriaren zigilatzean ebazpenak ematen liderra den Roxtec-ek babesturiko Kanpus honek astebete iraungo du Ipuruan.

Kanpus honetan parte hartzen dutenek oporrak modu ezberdinean bizitzeko aukera izango dute. Izan ere, ondo pasatzeaz gain, SD Eibarren futbol eta balioetara hurbiltzen aukera izango dute.

Beti bezala, umeak profesional onenen artean ibiliko dira: futboleko entrenatzaile profesionalak, pedagogoak eta ingelerazko jatorriko irakaslea. Gainera, SD Eibarrek Ipuruan dituen instalakuntzetan gozatu ahal izango dute giro paregabean.