Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarreko jokalariak oporretan daude, Estatu Batuetatik itzuli ondoren

SD Eibarreko jokalariak oporretan daude jadanik, Estatu Batuetan egin duten bira bukatu ondoren

Biratik itzulita, jokalari guztiek hasi zituzten beren oporrak, Asier Riesgok, Ander Capak, Jon Ansotegik eta Dani Garcíak izan ezik. Azken horiek ordu batzuk gehiago aritu ziren jardunean, Ajaccion Korsika-Euskadi partidan parte hartzeko.

Denboraldi-aurrea uztailaren 11n eta 12an hasiko da azterketa medikoekin, eta lehen entrenamendua uztailaren 13an izango da Atxabalpen.

Jokalarien egoera, une honetan, honako hau da:

Kontratua indarrean duten jokalariak (15): Asier Riesgo, Manuel Castellano «Lillo», Ander Capa, Mauro Dos Santos, Antonio Luna, David Juncà, Dani García, Gonzalo Escalante, Adrián González, Keko Gontán, Jota Peleteiro (2017ko ekainera arte utzita), Takashi Inui, Mikel Arruabarrena, Sergi Enrich eta Kike García.

Kontratua amaitzen zaio eta berritzeko eskaintza bat du (1): Iván Ramis

Kontratua amaitzen zaie eta ez dute berritzeko eskaintzarik (5): Xabier Irureta, Jaime Jiménez, Borja Ekiza, Jon Ansotegi eta Saúl Berjón.

Beren taldeetara itzuliko diren utzitako jokalariak (4): Aleksandar Pantic, Josip Radosevic, Izet Hajrovic eta Borja Bastón.