Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarreko akziodunak azaroaren 24ko Batzar Nagusirako deituta daude

Batzarra azaroaren 24an egingo da, 19:30ean, Eibarko Coliseo antzokian

Joango ez diren akziodunek bertaratzeko asmoa dutenen esku utz dezakete bozka-eskubidea.

Aurtengo Batzarrean, iaz egin zen bezala, bozketa elektronikoa izango da. Horri esker, egiten diren bozketak errazago eta azkarrago egin ahal izango dira.

Batzar Nagusira etortzen den akziodun bakoitzak erabiltzeko erraza den gailu bat jasoko du. Bertan, dagozkion akzioen datuak sartuko dira (bai bereak nola bozka bere esku utzi dutenen beste akziodun batzuenak), boto haztatu bat lortzeko. Gailu hori bozketa guztietan erabiliko da eta, hari esker, emaitzak unean bertan jakingo dira.

Batzara zuzenean emango da streamingbidez eta aldi berean jarraitu ahal izango da Klubaren webgunearen eta sare sozialen bitartez.

Honako hau izango da Akziodunen Ohiko Batzar Nagusiaren gai-ordena:

  • Lehenengoa.- Presidente Andrearen txostena, Sozietatearen egoerari buruzkoa.
  •  Bigarrena.- Aztertu eta onartu, egoki bada, Sozietatearen Urteko Kontuak, emaitzaren aplikazioa eta kudeaketa soziala, 2016ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiari buruzkoa.
  • Hirugarrena.-  Aztertu eta onartu, egoki bada, 2016/2017 denboraldirako aurrekontua.
  • Laugarrena.- Sozietatearen kontu-ikuskaria izendatu.
  • Bosgarrena.- Eskariak eta galderak.
  • Seigarrena.- Ahalmenak eskuordetu.
  • Zazpigarrena.- Aurreko bilkurako akta irakurri eta, egoki bada, onetsi.

 

DEIALDIA

2015-2016 URTEKO KONTUAK  

2016/2017-ko AURREKONTUA