Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek zenbait lagunartek pankartak behar ez den moduan kokatzeagatik zelaian bizitako egoera sentitzen du

Klubak barkamena eskatzen die gertakizun tamalgarria ikusi behar izan duten zaletuei

SD Eibarrek gaur partidu hasieran gertatutako egoera sentitzen du, non segurtasun zerbitzuko kideek Klubeko hainbat lagunarteren pankartak kendu behar izan dituzten. Lagunarte guztiak egoeraz ohartaraziak izan ziren eta, hainbat bilera eta hizketaldiren ostean, Klubak informatu zien ezin zutela publizitatea estali euren pankartekin.

Klubak eta lagunarteek ia bi hilabetez bilerak izan dituzte konponbideak bilatzeko asmoz, baina horietako batek ere ez du asetu bi lagunarteren eskaerak (Gazte Armagina eta Eskozia La Brava), beste lagunarteek Ekialdeko Tribuna berriaren egoera ulertu duten bitartean.

Joan den asteburuko partiduan zehar (SD Eibar-Atletico de Madrid) Klubak talde inplikatuei abisatu zien euren oihalak behar ez den moduan kokatuta zeudela eta Kopako partiduan kendu beharko zituztela.

Aste honetan zehar pankartak kenduak izan dira eta zaletu taldeei eman zaizkie, eta partidu hasieran berriz kokatu dituzte erakundearen babesle nagusietako baten publizitatea estaliz. Beraz, segurtasun zerbitzuetako kideek esku hartu behar izan dute eta bertatik kendu. Protesta egiteko jada prestatutako kantu eta pankartekin, tartean zeuden lagunarteek harmaila laga dute.

Azkenean, gertaera pasa eta minutu batzuetara, lagunarteak euren eserlekuetara bueltatu dira.

Klubak barkamena eskatzen die gertakizun tamalgarria ikusi behar izan duten zaletuei eta konponbidea aurkitzea espero du, beti elkarrizketa irekian, Klubak eta tartean zeuden bi lagunarteek historikoki izan duten harreman bikaina hobetzeko. Gogorarazten du zelaia inguratzen duen publizitatea erakundearen eta enpresen arteko hitzarmenen ondorio dela, Klubari diru-sarrerak ematen dizkiotenak eta, marka hauek modu ez egokian erakutsiz gero, indarrean dauden kontratuak ez betetzea suposatu dezakeela.