Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek materiala eman du Marokoko Pandemonium Raid Solidariorako

Autoa bideko herrixketan materiala banatzeko helburuarekin irten zen Eibartik

Bigarren urtez jarraian, Fernando Garcia (Garajes Garcia) eta bere iloba Antxon Garciak Marokoko Pandemonium Raid Solidarioan hartu dute parte. Autoa, 27 urte eta 140.000 km dituen Citoren AX bat, Eibartik Bilbora irten ziren eta handik Tarifara. Gero, ferryan Tangerrera iritsi eta Marokotik irtengo zen lehen etapa.

Abentura handia izan da eibartar hauentzat, zeintzuk, musu-truk, behar gehien dituzten herrixkak igaroko dituzten azken asteetan jasotako materiala bertan uzteko. SD Eibar ere presente egon da Raid honetan, izan ere, joan den denboraldiko arropa eta materiala utzi die. Horrela, Garajes Garciaren autoa pasatzen ikusten duten umeek taldea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute lehen eta bigarren ekipazioak, kit txikiak eta baloiak jasoz.