Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibarrek Jordi Calavera utzita bidaliko du eta beste eskuineko hegaleko bat fitxatuko du

Fran Garagarza Kirol Zuzendariak iragarri du Bigarren A Mailako zenbait taldek interesa dutela

Fran Garagarzak, SD Eibarreko Kirol Zuzendaria, gaur iragarri du Klubak bere eskuineko hegalekoa Jordi Calavera utzita bidali eta postu horretarako beste jokalaria fitxatuko duela.

Alejandro Gálvezen aurkezpeneko prentsa-aurrekoan aitortu duenez, Bigarren A Mailako talde batzuek Calavera utzita hartzeko interesa erakutsi dute dagoeneko.

“Staff teknikoak, jokalariak eta nik egoera aztertu dugu eta guztiok uste dugu utzita bidaltzea ona dela. Aukera onak daude eta ulertzen dugu interesgarria izan daitekela bere progresiorako minutu gehiago izatea. Jarraitasun handiagoa izango duela uste dugu”.

“95eko jokalaria da. Násticen 9 partida jokatu zituen aurreko denboraldian eta agian pausoak azkarregiak dira. Mutikoak ondo deritzo. Merkatu aukera zelako fitxatu genuen, Chrisian Rivera (Real Oviedotik etorritakoa) bezalaxe. Errendimendu ona ematen ari da, baina hobea eman dezake Bigarren Mailako talde batera utzita abiatzen bada”.

Jordi Calavera (Cabra del Campo-Tarragona, 1995) Eibarreko jokalaria da uztailaren 1ean Tarragonako Násticetik iritsi zenetik. Hiru denboraldirako sinatu zuen.