Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek FullGas-en esku utzi ditu bere jokalarien nutrizio-osagarriak

FullGas Sport talde armaginaren hornitzaile ofizial berria izango da

Eibar Kirol Elkarteak FullGas-en esku utzi ditu taldeko jokalariek hartzen dituzten nutrizio-osagarriak.

Horrela, FullGas Sport Klubeko hornitzaile ofizial berria bihurtzen da eta taldeko jokalariek bere produktuak hartuko dituzte partidu eta entrenamenduak hasi baino lehen, bitartean eta bukatu ostean, indarberritzeko eta ahalegin fisikoa hobeto kudeatzeko.

FullGas indar, muskulazio eta erresistentzia kiroletarako nutrizioan espezializaturiko enpresa da.