Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek eta Viajes Premier Classek beste lau denboraldirako kontratua sinatu dute

SD Eibarrek eta Viajes Premier Classek datozen lau denboraldietarako konpromiso komertziala berritu dute. Eibar eta Viajes Premier Class bidai agentziaren arteko lotura aspaldikoa da, gizonezkoen lehen taldea Bigarren B Mailan lehiatzen zen garaikoa, eta klubak duen harremanik luzeenetarikoa da.

Akordio berri honekin, Viajes Premier Class Bidaiak klubaren Bidaia Agentzia Ofiziala izaten jarraituko du gutxienez 2025/2026 denboraldia amaitu arte.

Jon Ander Ulaziak, SD Eibarreko kontseilari nagusiak, eta Aner Agirreazaldegik, Viajes Premier Classeko arduradunak, babesle-berritzea sinatu zuten joan den astean.