Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek eta Coca Colak beren hitzarmena berritu dute denboraldi honetarako

Harremana 06/07 denboraldian hasi zuten; ordutik, akordioak indarrean jarraitu du etenik gabe

Coca Colak SD Eibarren babesle izaten jarraituko du 2022ko ekainera arte, datozen denboraldietan lotura mantentzeko asmoarekin.

Coca Colaren eta SD Eibarren arteko harremana 06/07 denboraldian hasi zen. Aliantza hori indartu egin zen 2014tik aurrera, Lehen Mailara lortutako igoerarekin. Egun, Bigarren Mailara jaitsi eta gero, merkatuko freskagarrien markarik ezagunenak Kluba babesten jarraitu nahi du du, babesletza-akordio berri baten bidez. Bi erakundeen arteko sintonia eta komunikazio onari esker, akordioak indarrean jarraituko du.

Elkarlanean, izaera sozialeko hainbat ekintza egin dira azken urtetan. Denboraldi honetan, Debako hondartzan hondakinak garbitzeko lanak egin ziren, Coca Colak bultzatutako «Mares Circulares» kanpainaren barruan.

Bi aldeen arteko konpromisoa irmoa da eta etorkizunean bide horretatik jarraitzeko nahia garbia da.