Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkartearekin egin du bat

27 kide dituen elkarteari batu zaio erakunde armagina

SD Eibarrek Emakumezkoen Futboleko Kluben Elkartearekin egin du bat beste 7 Klubekin batera  (RC Deportivo, Sevilla FC, Málaga CF, Cádiz CF, CA Osasuna, Girona FC eta CF Reus Deportiu). Elkarte hau 2015ean sortu zen eta emakumezkoen futbolaren interes eta garapenaren alde egitea da bere helburua. Proiektu hau Emakumezkoen Lehen Mailako babesle nagusiaren etorrerarekin sendotu da: Iberdrola.

Gaur egun, elkarteak estatuko lehiaketa nagusietan parte hartzen duten 27 kide ditu. Pedro Mallabia Asoziazioaren Presidente eta Emakumezkoen LaLigako Futbol Areako zuzendariaren berbetan, “emakumezkoen futbolaren garapen eta hedakuntzarekin zerikusia duten jarduerak bultzatu, garatu, antolatu eta sustatzeko helburua dauka elkarteak, besteak beste”.

SD Eibarrek ez du Elkarte honekin bat egiteko aukera galdu izan nahi. Horrela, Emakumezkoen Futbola garatzen eta indartzen jarraitzen du bere Fundazioaren bitartez. Horren adibide dira berriki Eibarren Emakumezkoen Lehen Taldeak CD Taconen aurka Ipuruan jokatu zuen partidua eta talde honen partiduen jarraipenak Klubaren bitartekoen bidez.