Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek beteranoen txapelketa antolatu du Ipuruako Anexoan

Iparraldeko Liga Solidarioaren hiru jardunaldi jokatuko dira hurrengo larunbatean, hilak 11

SD Eibarren beteranoen taldeak Futbolari Beteranoak Antolatutako Elkarteen Espainiako Federazioaren Iparraldeko Liga Solidarioaren hiru jardunaldi antolatu ditu Ipuruako Anexoan hurrengo larunbatean, martxoak 11.

9:00etatik 14:00etara bederatzi partidu jokatuko dira FEAFV, SD Eibar Fundazioa eta Eibarko Udalak sustatutako txapelketan.

Guztira hamar talde arituko dira txapelketan, Eibar barne, eta partiduak ikusteko sarrerak doakoak izango dira. Gainera, Elikagai Bankuarentzat elikagaiak jasoko dira.

Guztira 10 talde arituko dira: Valladolid, Sestao, Barakaldo, Osasuna, Mirandés, Logroñés, Gimnástica, Athletic, Real Sociedad eta SD Eibar. 35 urtez gorako 150 bat jokalari batuko dira bertan.

Txapelketaren aurkezpenean, Miguel de los Toyos Eibarko alkateak honakoa adierazi du: “beteranoen futbola ekartzea oso polita da. Ekitaldiaren alde sozialak animatu zigun ekimen honetan parte hartzera, Elikagai Bankuarekin kolaboratzea, kasu”.

Mikel Larrañaga SD Eibarko presidenteordeak, bere aldetik, Udalak proiektu honetan egindako “esfortzua” eskertu du. “Eibar ereduaz hitz egiten denean, klubetik ez dugu inoren eredua ezertarako izan nahi. Garena gara gure arrakasta eta porrotekin”.

“Klubari lotutako hainbat balio daude umiltasuna, sakrifizioa eta talde lana bezala, eta beteranoak dira, zehazki esanda, balio horiek erakusten dituztenak, balio horiek benetan gordetzen dituztenak eta horregatik da pozgarria klubaren egituraren barruan egotea”.

Aurreikusitako programa

  1. JARDUNALDIA –2017ko martxoak 11

9.30       Athletic – Logroñés  //  Real Sociedad – Barakaldo

10.05     Mirandés – Gimnástica //  SD Eibar – Osasuna

10.40     Valladolid  - Sestao

  1. JARDUNALDIA –2017ko martxoak 11

10.40      Barakaldo - Logroñés

11.15     Real Sociedad - Valladolid // SD Eibar – Athletic

11.50     Osasuna – Mirandés // Sestao – Gimnástica

  1. JARDUNALDIA –2017ko martxoak 11

12.25     Valladolid – Gimnástica // Osasuna - Barakaldo

13.00     SD Eibar –Real Sociedad // Athletic – Mirandés 

13.35     Logroñés – Sestao