Skip to main content
EU
Kluba

SD EIBARREK ABONUEN IRUDI BERRIA AURKEZTU DU

15 urtez txartelaren irudia aldatu gabe egon ondoren. Abonatuek ostegun honetatik, hilak 21, aurrera hartu ahal izango dituzte txartelak Ipuruan

SD Eibarreko abonatuek itxura berriko txartel modernoagoa eta markaren irudi berriari egokitutakoa eramango dute aurten diru-zorroan. Hala, abonu berriek aldatutako ezkutua jasoko dute eta markaren koloreekin bat etorriko da.

15 urtez txartelak aldatu gabe egon ondoren, taldeak kategori identifikatzeko koloreak ere aldatu ditu eta orain, lau izan beharrean, hiru dira: granatea umeentzat, horia gazte eta pentsiodunentzat eta urdina helduentzat.

Txartelak uztailaren 21etik aurrera jaso ahalko dira, Ipuruan, ohiko bulego-ordutegian (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara). Beharrezkoa izango da txartel zaharrak eramatea, eta beste abonatu batzuenak ere aurkeztu ahal izango dira.
Joan den denboraldian (2015-2016), SD Eibarrek 5.179 abonatu izan zituen. Horietatik 589 denboraldikoak soilik ziren, berritzeko aukerarik gabeak, Ekialdeko tribunako obrak direla eta.

Eibar da Real Madridekin batera bertaratze-datu onenak dituen kluba. Ikusleen batezbestekoa 5.230ekoa da; hau da, zelaiaren betetze maila % 83,27koa da. Gainera, partiden erdian sarrera guztiak saldu ziren, hau da, bete gabe geratu ziren eserlekuak joan ez ziren abonatuenak soilik izan ziren.

Ekialdeko tribuna berriaren obrak direla eta, aurten zaila izango da Ipuruara joatea, urtarrileraino gutxienez (data horretan aurreikusi dute zati berria irekitzea). Horrenbestez, zelaira joango ez diren abonatuek eserlekua uzteko garrantzia gogorarazi nahi du taldeak. Abonatu ugarik hartu zuten parte iaz Eibarrek abiarazitako kanpaina horretan.
Eserlekua uztea oso erraza da. Ipuruako bulegoetara joanda, telefonoz deituta edo www.sdeibar.com/eu/sarrerak/utzi-zure-jesarlekua webgunean egin daiteke. Eskubide hori baliatzen dutenek abonuaren prezioan deskontu handiak lortu ahal izango dituzte.