Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibarrek ostegun honetan aurkeztuko ditu 2015-2016 denboraldiko Oinarrizko Futbolaren taldeak

Ostegunean, hilak 17, SD Eibarrek bere Oinarrizko Futbola osatzen duten talde guztiak aurkeztuko ditu publikoki Ipuruan. Orotara, 9 talde eta 170 jokalari.

17:30an hasiko da ekitaldia, non taldeen aurkezpena egiteaz gain hauen argazki ofizialak ere egingo diren. Aitabitxi ezin hobeak izango dituzte gainera, lehen taldeko jokalariak diren Lillo, Bastón, Luna, Eddy Silvestre, Juncá, Saúl Berjón, Sergi Enrich, Takashi Inui eta Simone Verdi.

Gurasoak bertan izateko aukera izango dute eta Tribuna Nagusiko 4 eta 5 ateak zabalik egongo dira etorri nahi duen edonorentzat.

Oinarrizko Futbola osatzen duten taldeak, Klubaren Fundazioak bultzatuta, ondorengoak dira:

  • Juvenil División de Honor Nacional "Urko"
  • Territorial Femenino
  • Juvenil Honor
  • Cadete Liga Vasca
  • Cadete Honor Femenino
  • Cadete Honor Masculino
  • Infantil Honor
  • Infantil Txiki
  • Alevín Rendimiento