Skip to main content
EU
Fundazioa

SD Eibar futboleko homofobiaren aurkako kanpainarekin bat

Kapitain armaginak ortzadar-besokoa erabiliko du San Mameseko partiduan

SD Eibarren futboleko homofobiaren aurka Proyecto Panenkak bultzatu duen kanpainarekin bat egitea erabaki du.

Horrela, talde armagineko kapitainak Athletic Club-SD Eibar partidurako prestaturiko ortzadar koloreko besokoa erabiliko du ohiko besokoaren ordez. 

Jardunaldi honetan Santander Liga, 1|2|3 Liga eta Bigarren B mailako hainbat klubetako kapitainek erabiliko dute homofobiaren aurkako ortzadar-besokoa.