Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Fundazioak eta Wikok Robotika Kurtsoaren bigarren edizioa jarri dute martxan

Bigarren hiruhilekoa urtarrilaren 9an hasi eta martxoaren 24an amaituko da

8 eta 17 urte bitarteko umeei zuzenduriko lehen Robotika Kurtsoaren arrakastaren ostean, SD Eibar Fundazioak bigarren edizioa jarri du martxan Wiko babeslearekin. Zabalik da kurtsoan izena emateko epea. Ikastaroa urtarrilaren 9an hasi eta martxoaren 24an amaituko da, bere ordutegia 17:00etatik 18:45etara izango da eta Ipar Tribunan dagoen Formakuntza Zentroan egingo da. Izen-ematea https://www.sdeibar.com/fundazioa/formacion/robotika-inscripcion webgunean edo Ipuruako bulegoan egin daiteke (astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara).

Txikiei eskainitako kurtso honekin sormena bultzatu nahi da jolasen bitartez, problemak ebazten adimena egituratzen den heinean. Bigarren hiruhileko honetan adinkako hiru talde egongo dira eta jokalari, baloi, ate, publiko eta abarrak dituen futbol zelai robotikoa sortuko dute denen artean eta eurekin jolasteko aukera izango dute. Gainera, bideojokoen diseinura sarrera egingo da.