Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Fundazioak eta Egoaizia GKE-k kolaborazio akordioa sinatu dute

Sinadura honekin Piuran (Peru) dagoen Eibar Kirol Eskola lagundu eta bere garapena sustatzea bilatzen da

Egoaizia Eibarko GKEren hainbat kideren bisita jaso du gaur SD Eibarrek, erakunde biek Peruko Piuran Eibar Kirol Eskolaren garapena sustatzeko sinadura egiteko helburuarekin. Eskola hau orain dela 14 urte sortu zen urtero bertara proiektuan lan egitera doazen eibartar kooperanteen esfortzu eta solidaritateari esker.

SD Eibar Fundazioak bere konpromezua berresten du Eibarren balioekin (talde lana, sakrifizioa, besteekiko errespetua eta umiltasuna) bat datozen erakundeekin kolaboratzen jarraitzeko. Kirol proiektu hau Piuran kokatzen da, Peruko zonalde txiroenetarikoa, eta umeen hezkuntzaren alde egiten du futbolari esker bizitzako eredu negatiboetatik alde egiteko.

Piurako Eibarren Kirol Eskolak 150 ume batzen dituen Futbol Eskola dauka bere baitan. Bertako hainbat talde Emakumezkoen Futboleko ligan lehiatzen dira, eta bertatik irten da Peruko selekzioan ibilbide garrantzitsua izan duen kideetako bat, Pierina Núñez Cordero. Hauek dira Piurako Eibarren Kirol Eskola osatzen duten taldeak:

  • GIZONEZKOEN Zaletuen Bigarren Maila
  • GIZONEZKOEN 17 urtez azpikoak
  • GIZONEZKOEN 15 urtez azpikoak
  • GIZONEZKOEN 13 urtez azpikoak
  • EMAKUMEZKOEN SENIORRA
  • EMAKUMEZKOEN 17 urtez azpikoak

Hitzarmenaren sinadurak Wilmer Bermeko Piurako Eskolako Zuzendariak Eibarrera bidaiatzea suposatu du, SD Eibar Fundazioak finantziatua. Bere lehen aldia da Eibarren eta gure profesionalekin formakuntza jasoko du (Harrobiko Zuzendaritzarekin, metodologia arduradunarekin, Emakumezkoen Futboleko arduradunarekin, kudeaketa taldeko kideekin), Lehen Taldearen entrenamendura joanik eta Harrobiko balioen hitzaldia eskainiz.

Bestalde, SD Eibar Fundazioak Piurako Eibarren Kirol Eskolako material beharrak asetuko ditu (petoak, entrenamendurako arropak eta baloiak, konoak, platertxoak, entrenamenduetarako materiala...); horrela, euren entrenamenduei eta kirol jarduerari hobekuntza handia emanez.