Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Fundazioak Batzar Orokorra egingo du datorren azaroaren 21ean, Portalean

Aurrekontuak azaltzeaz gain, ekitaldiak Fundazioarekin harremana duten eragile ezberdinen parte hartzea izango du

SD Eibar Fundazioak Batzar Orokorra egingo du datorren ostegunean (azaroak 21, 19:00). Ekitaldia Portalean izango da eta berrinkutza ugari izango ditu. Besteak beste, aurtengo ospakizunak Fundazioan parte hartzen dute eragile ezberdinen testigantzak edukiko ditu.

Amaia Gorostiza Lehendakariaren agurraren ondoren, Eibar Eskubaloiak klubarekin duen harremana azalduko du. Izan ere, Emakumezkoen Superkopako Finala antolatzeko armaginen babesa jaso zuten.

Jarraian, Harrobiak duen proiekturik nabarmena azalduko da, “Gure Balioak Eraikitzen”. Bertan, harrobiko jokalari batek beren gurasoen laguntzarekin proiektuaren esperientzia azalduko dute.

Horrez gain, Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak Eibarrekin batera Piuran duten futbol eskolan izandako lorpenen berri emango dute. Azkenik, Fundazioko arduradun ezbedinen txanda izango da. Beteranoek eta Genuine Ligan parte hartzen duten zenbait ordezkarik hitza hartuko dute.

Batzarraren amaieran, SD Eibarrek herriko eta inguruko kirol klubei ematen dien dirulaguntzak banatuko ditu.