Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar Fundazioak Abenduaren 19an egindu du Batzar Orokorra Ipuruan

Kontuak, aurrekontua eta Fundazioaren nondik norakoak azalduko dira

SD Eibar Fundazioak hurrengo asteazkenean, abenduaren 19an, 19:00tan, egingo du bere Batzar Orokorra, Ipuruako Ipar Tribunan dagoen Formakuntza Gunean. Bertan, kontuak, aurrekontua eta fundazioaren nondik norakoak zehaztuko dira. 

Fundazioak harrobiko 14 taldeak hartzen ditu bere gain, emakumezkoen lehen taldea eta Futbol Eskola; guztira 500 jokalari ta teknikari baino gehiago. 

SD Eibar Fundazioak gizartearekin lotutako hainbat ekimen jartzen ditu martxan urtean zehar, bai Klubaren bitartez zein bestelako erakundeekin.   

Ipuruako Formakuntza Gunea beste futbol mota bat posible dela agerian uzten duen ekimena da, non formakuntza eta baloreak ezinbesteko garrantzia duten.

 

                                                                                  batzarraren-deialdia